BALIABIDEAK ETA ZERBITZUAK
1.Egoitzako zaintza iraunkorra: 202
plaza
- Espezializatutako zaintza osoa eskaintzen die besteren beharra
duten adinekoei eta haien familiei.
- Zentroa zenbait modulutan egituratuta dago:
- Psikogeriatriaren unitatea.
- Menpekotasun fisikoaren unitatea.
- Dementzia larrien unitatea.
2. Aldi baterako egoitzako zaintza:
finkatu gabe
- Besteren beharra duten adinekoentzat, arrazoi ezberdinengatik
gerontologia zentro batek eskaintzen duen zaintza aldi jakin
baterako behar dutenean.
3. Eguneko zentroa: 16 plaza
- Zaintza psikosozialeko eta famili laguntzako zerbitzu bat
da, besteren beharra duten adinekoentzat, hau da, beren etxean
bizi izanik oinarrizko beharrizanetan eta beharrizan terapeutiko
eta soziokulturaletan arreta eta zaintza behar dutenentzat.
- Zentro honek egunero eskaintzen du zaintza zerbitzua, asteburuetan
barne.
4. Elkarbizitzako unitatea: 6 plaza
- Zentroaren egituran txertatutako etxebizitza bat da, narriadura
kognitibo arina duten adinekoentzat, helburu hau duena: etxekoaren
antzeko giro batean pertsona horien maila kognitibo, funtzional
eta psikosoziala mantentzea.
5. Gizarte zentroa
- Zentro ireki bat da, adinekoei eta komunitateari era askotako
zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dizkiena: jantokia,
terapia okupazionala, podologia, ile apaindegia, etab. Bere
helburu nagusia da adinekoen partaidetza soziokomunitarioa,
gizarteratzea eta normalizazioa sustatzea.
SARTZEKO BALDINTZAK ADINEKOENTZAT
- 60 urtetik gorakoa izatea
- Gipuzkoan bizi izatea
- 1997-12-15eko Foru Dekretuak ezarritako baremoen arabera
neurtutako ezgaitasun fisikoa edo psikikoa edukitzea.
SARTZEKO ERA
- Eskaera orria betetzea eskatzailea bizi den Udaleko Oinarrizko
Gizarte Zerbitzuetan.
|