|
Mundua orokortzen ari da eta ziztu bizian eraldatzen. Erabaki
beharreko arazoak geroago eta korapilatsuagoak dira eta bebestuta
egoteko duten eskubidea bermatzea neskato eta mutiko guztiei
geroago eta zailagoa. Zorionez arazo horiei erantzuteko Europan
egiten ari diren esperientziak ugari eta era askotarikoak
dira.
Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herrian, 1998tik aurrera
gauzatzen ari den Umeei Laguntzeko Plan Orokorra horren guztiaren
froga interesgarri eta berritzailea da.
Plan orokor hori gauzatzen hasi ginenetik bost urte iragan
ondoren, umeen babesaren orainari eta etorkizunari buruz hausnartzeko
eta, azken batean, umeei tratu ona emateko zein estrategia
bultzatu behar diren jakiteko unea iritsi da. Horregatik,
umeak ondo tratatzeko bide horretan dauzkagun gairik aipagarrienei
buruz hausnarketa egiteko jardunaldi hauek eskaini nahi dizkizuegu.
Jardunaldi horietan gurasotasuna zer den aztertu nahi dugu,
izan duen ebaluazioa egin eta esku hartzea aztertu; erresilientzi
ereduak eta, era berean, mutiko eta neskatoengan tratu txarren
mota ezberdinek epe luzera uzten dituzten ondorioka ere aztertu
nahi ditugu.
Umeak babesteko programetan lanean ari diren profesionalen
eta taldeen artean elkar laguntzeko praktikeei buruz ere hausnarketa
egiteko aukera eman nahi dugu.
Eta, batez ere, topaleku izatea nahi ditugu jardunaldi horiek,
herri ezberdinetako profesionalak beren esperientziak azaldu
eta beren praktiken gaineko teorizazioa egin dezaten.
-
Umeen Babesari buruzko Europar Jardunaldiak >>
|