Aldizkarira joan Gune Korporatiboaren portadara joan
castellano
Menu Nagusia
Aurkezpena
Gurekin Harremanetan jarri
Gizartekintzaren Zentroak
Prestazio eta Zerbitzuak
Agiriak
Araudia
Plangintza
Jardunaldiak
Aurkezpena
  GIPUZKOA: ERREALITATE SOLIDARIOA
Gizartekintza.net: elkartasunaren ataria

Azken hamarkadatan mendebaleko herrialdeetan gizarte eta ekonomia alorrean bizi izan ditugun aurrerapenek gizarte eredu berria ekarri digute, orain arteko gizarte ereduarekin alderatuta erabat bestelakoa. Guztiok, oro har, geure gurasoek baino erosteko ahalmen handiagoa dugu eta izugarri garatu diren gizarte babes sistemak ditugu. Horrez gain, aisialdia eta denbora libre gehiago dugu, bizi itxaropena asko hazi da, 80 urtetik gora, teknologia berriak ikaragarri zabaldu dira eta hezkuntza eta kultura ia herritar guztien eskura daude. Azken finean, hamarkada hauetan aurrerapen asko bizi izan ditugu eta aurrerapen horiek askeago egin gaituzte, autonomia handiagoa eta geure burua garatzeko aukera eman digute.

Hori guztia kontuan izanda etorkizunari baikor begiratzeko moduan gaudela esan dezakegu, aurrerapen horiek erabakiak hartzeko ahalmen handiagoa eta askatasun handiagoa eman baitiezagukete.

Nolanahi ere, gure gizartean leize handiak sortu dira egoera pribilegiatuan dauden pertsonen eta arrazoi bat eta bestea dela eta atze-atzean gelditu direnen artean. Batzuk ederki asko bizi dira, gizartearen zati sentitzen dira eta autonomoak dira, beste batzuk, berriz, gizartetik erabat baztertuta daude, ez dute inolako babesik eta beste batzuen beharra dute bizitzeko. Egoera latza da benetan eta askotan bizkarra ematen saiatu arren, aurre egin behar diegu, ondo-ondoan dauzkagu eta modu batera edo bestera guztion arazo dira eta.

Politikaren azken helburua pertsonak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintza Departamentuan ondotxo dakigu hori. Horregatik, hain zuen, beldurrik gabe esan dezakegu Gipuzkoako gizarteak elkartasuna eta gizarte kohesioa handitzearen aldeko apustua egiten jarraitu behar duela, eta bide horretan berebiziko garrantzia izango du gizarte zerbitzuen sistema behin betiko sendotzeak.

Gizartekintza.net gizarte gaiak interesatzen zaizkizuen herritar solidario guztiontzako ireki dugun ataria da. Atari honetan gogoeta egin nahi dugu, hainbat gai oinarritzat hartuta: gizarte ekimena, gero eta kementsuagoa datorrena; zerbitzu eta programak, gero eta esparru zabalagoa hartu behar dutenak, premia berriei erantzuteko gai izango badira; gizarte gastua, azken urteotan %50etik gora igo dena; eta erronka berriak, teknologia berriak edo gizarte sistemaren modernizazioa, besteak beste.

Espero dut Gizartekintza.net elkartasunaren esparru zabalarekin modu batera edo bestera zerikusia dugun guztiak biltzeko topagune izatea eta, elkar hobeto ezagututa, gure inguruan premiarik larrienak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko gai izatea.

MÁXIMO GOIKOETXEA FERREIRO
Gizartekintzako foru diputatua

Máximo Goikoetxea Ferreiroren argazkia
 
gorantz joan webaren portadara itzuli

Laguntza | Aurkezpena | Gurekin harremanetan jarri | Gizartekintzaren zentroak
Prestazio eta Zerbitzuak | Agiriak | Araudia | Plangintza | Jardunaldiak | Aldizkaria | Zure txokoa |
info@gizartekintza.net