Sábado, 18 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

CULTURA
Cultura
Hildako euskal mendizaleei buruzko proiektu bati eman zaio I. Tene Mujika beka
Ramon Olasagasti kazetariak dozena bat mendizaleri buruzko liburua egingo du
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

DONOSTIA. DV. Ramon Olasagastik irabazi du I. Tene Mujika beka, Mendiminez izeneko proiektuarekin. Urrutiko goimendietan hildako dozena bat euskal mendizaleri buruzko liburua osatuko du Olasagastik, haiek ezagutu zituztenen adierazpenetan oinarrituta.

Ramon Olasagasti (Berrobi, 1972) kazetaria da ikasketaz eta lanbidez, lehenago Euskaldunon Egunkaria-n eta gero Berria-n era askotako lanetan aritua, baina batez ere mendiari buruzko informazioan espezializatua. Hamabi urte eman ditu arlo horretan, eta zenbait liburu burutu ditu baita ere.

Garai batean ipuin-saria zen Tene Mujika, baina, eraginkortasun gehiago bilatu nahian, erabat aldatu zen iaz, eta «historia hurbila berreskuratzeko proiektuak lagungarri» bihurtu zuten Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Aro berriaren lehen edizioa da oraingoa eta bi lan bakarrik aurkeztu dira, baina biak maila altukoak, atzo epaimahaiko kide Lorea Agirrek esan zuenez.

Mendiminez eman dio izena proiektuari Olasagastik, Bitoriano Gandiagaren poema argitara eman berrien bidetik. «Azken urteotan mendian hil diren hamabi edo hamabost bat euskal mendizaleren ibilbidea, biografia, soslaia eta oroitzapena osatu nahi dut. Jende asko geratu da mendian bizia galduta, eta uste dut biografia merezi zutela. Asmoa ez da heriotzaz jardutea, bizitzaz baizik. Mendiminez bizi ziren mendizale haiek, baina azkenean mina ekarri zioten familiari», esan zuen kazetariak atzoko aurkezpenean. Hildakoaren hutsuneak familian utzitako mina ere agertu nahi du kazetariak.

Besteak beste, Olasagastik Felix Iñurrategi, Jose Luis Zuloaga Zulu, Manu Badiola, Atxo Apellaniz, Miriam Garcia, Xabier Ormazabal, Antonio Miranda, Mikel Ruiz de Apodaka, Xabier Ansa eta Pumorin zendutako bost gazteak izango ditu gogoan lan honetan. Bekara, Xabier Ormazabal zenari buruzko lagina aurkeztu zuen. Kopurua 6.000 eurokoa da eta epaimahaian, Agirrerekin batera, Elixabete Garmendia eta Pruden Gatzia jardun dira.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam