2011 / IX / 11
Oñatiko ARTaso taldeak Santiago egunerako Arantzazun antolatuta zuen ekitaldia, eguraldi txarra izan zela eta, irailaren 11ra, igandea, atzeratu du. Arantzazuko basilika aurrean, belar ezberdinekin egin daitekeen eskulanak erakusten saiatuko gara (apaingarriak, ukenduak, belar metatxoak…) egun horretan. Erakusketa-azoka goizeko 10:00etatik 15:00etara izango da. Sendabelarrak ezagutzeko ibilalditxo bat egiteko aukera ere izango dugu Arantzazun, egun bertan eta adituak gidatuta. 10:30etan erlojuaren dorre ondotik irtenda, eguerdira arte, sendabelarrak ezagutu, bildu eta gordetzen erakutsiko digute.


