diariovasco.com
Estás en: >
Tu-noticia
TU NOTICIA
  Noticias     Las más vistas   Enviar noticia
>FACULTAD CIENCIAS SOCIALES Y DE LA COMUNICACIóN UPV
AGURRAK ETA OSPAKIZUNAK, BIAK IZAN ZIREN 3.60 ARETOAN
Jueves, 21/05/2009 - 11:16 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar


Arrasateko Enboskada taldeak agur-kontzertua eman zuen zapatuan eta non hobeto bere herriko 3.60 aretoan baino. Hamaika urte ondoren bere ibilbideari agur esatea erabaki dute nahiz eta beraiek aitortzen duten moduan, Enboskada taldea ez da izan kontzertu asko emateko taldea.

Iragarrita zegoen bezala, taldekideak hamaikak aldera igo ziren eszenatokira: Urtzi Marinabeitia (baxua), Oxel Arrieta (Ahotsa), Josu Zubizarreta (bateria) eta Mikel Arrese (gitarra). Jarraitzaileak agurtu bai, baina dotore; laurak alkandora zuriarekin agertu baitziren. Aretoa jendez gainezka zegoen, egun horretarako sarrera guztiak salduta baitzeuden. Lehenengo abestia hasi baino lehenago publikoa abesten hasia zegoen, eta horrek indarra eman zion taldeari. Never Surrender taldea ere eszenatokian tarte berezia izan zuen eta hainbat abesti elkarrekin jo zuten.

Enboskadako taldekideak fin ibili ziren eta ez zuten publikoari huts egin. Azkeneko abestietan eszenatokian hogei lagun inguru bildu ziren azkeneko kantak abesteko eta zer esanik ez, kontzertu bitartean hainbat pankarta erakustera igo ziren lagunak; hauek AHT-rik EZ lema jarraituz.

Publikoa pozez agurtu zuen taldea, gau bikaina izan baitzen. Momentu politak bizi ziren kontzertuan zehar, sentimenduak eta emozioak airea estaldu zuten. Jarraitzaileak beti bezala dena eman zuten, abesti guztiak taldearekin batera hitzez hitz kantatuz. Taldekideak eszenatokitik jaitsi baino lehenago “conffety”-a bota zuten; honekin, hainbat jarraitzaileek hunkitu ziren eta ez ziren faltan egon besarkadak beraien arteko batasuna adierazteko. Argi geratu zen familia handi bat direla.
Jaialdia goizalde-arte iraun bazuen ere, instrumentuak astintzen bi ordu inguru jardun zuten. Kontzertua ondoren DJ Pottokok eta DJ Moek duelua egin zuten gaueko ordu txikiak arte.

Poza eta pena, hori bai ospakizuna!


Opina

Nombre

Apellidos

Opinión

0 OPINIONES

Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.