Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Gipuzkoako garraio-sistemako genero berdintasunari buruz, eta Emakunderen finantzaketari esker, azterketa egiten ari da. Azterketa honen helburua gure garraio-sistema genero ikuspegi batetik aztertzea da, hain zuzen gizonen eta emakumeen arteko berdintasun handiagoa ekar dezaketen jarduerak, neurriak eta gomendioak identifikatu ahal izatearren.
Horretarako, Gipuzkoan bizi diren emakumeekin hainbat eztabaida-talde antolatzea aurreikusi dugu. Talde hauen helburua zera da, bakoitzaren diskurtsoen analisiaren bidez detektatzea eta finkatzea emakumeek Gipuzkoako lurraldeko garraio publikoaren sistemarekiko dituzten jarrera, motibazio eta planteamenduak.
Beraz hau kontutan hartuta Goierrin talde dinamika hau antolatu da:
TALDE DINAMIKA: GARRAIO PUBLIKOAREN ERABILERA EMAKUMEAREN IKUSPUNTUTIK
PROFILA: 55-70 URTE BITARTEKO EMAKUMEA ETA GARRAIO PUBLIKO ERABILTZAILEA
EGUNA: URRIAK 13
ORDUA: 16:30-ETAN
TOKIA: ORDIZIA (BARRENA JAUREGIA)
PARTE HARTZEKO DEITU ONDOKO TELEFONORA: 943005959


