Goierri Lanbide Eskola, Lasalle Berrozpe (Andoain) eta ROC Eindhoven burutu zuten joandako astean Administraritzako ikasleen lehenengo elkartrukaketa.
Euskal Herriko ikasleak Eindhovenen egon ziren aste bat aurtengo otsailean eta Herbeheretako ikasleak Martxoak 25-ean iritsi eta atzo arte hemen izan ziren gure artean.
Balorazioa, oso positiboa izan da alde guztietatik, hau dela eta ikastetxe guztiak urteroko ekintza bat izatea planteatzen ari dira.


