Asteburu honetan ospatuko dira Nafarroako Gaintzako Jaiak, hona hemen egitaraua:
AZAROAK 5, 6, 7 eta 11.
Azaroak 5, Ostirala:
20:30etan; MARTINTXOREN JAITSIERA txalaparta eta ezkil doinuez lagundurik.
21:00etan; HERRI AFARIA 'Sonbelu' Elkartean.
Gero; Joxe Angelekin DANTZALDIA eta musika goizalderarte.
Azaroak 6, Larunbata:
17:00etan; HAUR JOLASAK merienda eta guzti.
18:30etan; SAGARDO DASTAKETA PINTXOEKIN eta MUS TXAPELKETA.
Gauean; GABEZIN TALDEA.
Gero; Gustu guztietarako musika.
Azaroak 7, Igandea:
12:00etan; Meza Nagusia SAN MARTIN elizan.
Ondoren; Bertsolariak, Oskar ESTANGA eta Bixente GOROSTIDI.
Segidan; Ana Belen, Irati eta Jaione TRIKITILARIAK.
17:00etan; Gorriti eta bere ANIMALIAK.
Azaroak 11, Osteguna:
SAN MARTIN EGUNA
11:00etan; MEZA Nagusia eta HAMAIKETAKOA elkartean.
Jarraian; Eneko DORRONSORO eta Aiora URDANGARIN trikitilariak.
Jai batzordearen eskutik, Gaintzako jaietara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.


