HERRI AMETSA IKASTOLAN SANTOMAS EGUNA ETA GABONAK
Abenduaren 20an, urtero bezala, Santomas eguna eta Gabonak ospatuko ditugu.
Haur txikienek Olentzeroren bisita izango dute nahi dituzten opariak eskatzeko eta gabon kantak elkarrekin kantatzeko. Aurten, asko estimatzen dugun musikariak diren guraso batzuen partaidetza eta DBHko Euskara taldeko ikasle batzuen laguntza izango dugu gabonak girotzeko.
Lehen Hezkuntzako ikasleek ere ederki kantatuko dituzte gabon kantak, eta geletan egin dituzten Mari Domingiren eta Olentzeroren apainketen erakusketa prestatuko dute denon ikusgai izan daitezen.
Ez da Txerria falta izango Herri Ametsa Ikastolan. Txerri zozketa ospatuko dugu ere bai! Ea zeinek daraman etxera “gure” txerria!
DBHn kirola eta txistorra izango dira jarduera nagusiak, besteen artean. Ospatuko dira tradiziokoak bihurtu diren futbol partida, DBH 4 mailako mutilen eta maisuen artean eta brile partida DBH 4mailako nesken eta andereñoen artean (tamalez, andereño futbolariak falta dira neskekin jolasteko). Onenek irabaz dezatela!
Lagun ezkutua antolatu den geletan opari trukearekin gozatuk dute ere bai. Ea guztiok asmatu dute opariekin!
Gero, txistorra izango dugu guztiontzat, eta beti pozez hartzen ditugun ikasle ohiak gonbidatuta daude txistorra jatera!
Ahal duten guztiak baserritarrez jantzita etortzen dira egun horretan eta ilusioz beteta eta giro alaian ospatzen dugu festa.


