diariovasco.com
Estás en: >
Tu-noticia
TU NOTICIA
  Noticias     Las más vistas   Enviar noticia
>ACTUALIDAD
IRUNGO ZUKGUA AZKEN TXANPARA BIDEAN
Domingo, 16/12/2012 - 09:33 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar

Gazte zukgua irailaren 29an abiatu zen gazte prozesua da. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortuko dugu, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena.
Gazte antolakunde baten beharra zegoela argi genuen, baina zer nolako antolakundea izango zen guztion artean zehaztu beharra zegoen. Izan ere, guztion ekarpena beharrezkoa da benetako gazte antolakunde anitz eta zabal bat osatzeko, guztion zaporea eta guztion grina, eta horixe dio prozesuaren izenak berak ere, norbanakotik hasi eta (ZUK, gutako bakoitzak) kolektibora (GU, osatzen dugu) egiten dugu salto.
Prozesua 3 bloketan banatu da. Irunen, prozesuraren hasiera, urriaren 12an eman zen, lehen blokearen lanketarekin, munduaren azterketa orokorra eginez. Bigarren blokea lantzeaz, azaroaren 24an bukatu genuen, eta bertan Euskal Herriko ziklo politikoaren inguruan hitz egin genuen. Orain, azken blokea lantzen hasiko gara, garrantzi gehien duen blokea. Izan ere, bertan gazte estrategia bera definitzen hasiko gara, zer funtzio beteko dituen…
Horretarako, orain arte moduan Hazian bilduko gara abenduaren 24ean goizeko 10:30tan eta abenduaren 27an arratsaldeko 17:00tan. Lehen esan bezala, garrantzitsua da denon parte hartze eta iritziak trukatzea, eta horregatik, dei egiten dugu aurretik aipatutako egun hauetan beste gazteekin batera norberak duen zukua atera eta gainontzekoekin nahastuaz zuku propioa sortzera animatzea!


Opina

Nombre

Apellidos

Opinión

0 OPINIONES

Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.