Kaixo,
Oraingo asteburuan, Maiatzak 9, igandean,San Isidro jaien barruan, Musakolako III. BTT Irteera antolatuko dugu, eta DV-k Debagoieneko sailean (karta mondragon delakoan)albiste hau jartzea gustatuko litzaiguke.
Informazio gehiago:
Hasiera Musakola auzoko ZIAR-OLA elkartean hasiko da. Inskripzioa goizeko 8:00-tik 8:45-era izango da eta irteera goizeko 9-tan.Ibilbidea ondorengoa izango da:Anporretara igo, Kataide ingurura jeitsi, Musakolako brontzezko astoan abituallamientoa, zazpibidera igo, zubillagara jeitsi, Urkullura igo, Larriño, Bedoña eta berriz Musakolara buelta.
Ibilbide luzeak 40 bat Km. izango ditu gutxi gora behera, eta ibilbide motzak 25 Km.
Bukaeran dutxak eta mangerak dohain partehartzaile guztientzat, baita luntx eder bat ere.
Bukaeran, kamisetak eta opariak egongo dira.
Aldez aurretik, albiste hau jarriko duzuelakoan, agurtzen gara.
Eskerrik asko.
Musakolako Jai Batzordea.


