V. TXALAPARTA JAIA
Noiz: Irailak 27
Non: Algortan , San Nikolas enparantza.
Antolatzailea: UKTEST , Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldea.
Helburua nagusia: Hurbiltzen den jende guztiari txalaparta hobeto ezagutzeko aukera ematea eta aldi berean musika tresna hau jo ahal izateko aukera eman. Bestalde, txalapartariak biltzeko aukera ere ematen du jai honek , txalapartaren inguruan jai giroan biltzeko aukera emanik hurbiltzen den orori.
Irailero bezala, hemen gaituzue berriz txalapartaz elkarrekin gozatzeko asmoz. Jai xume honen asmoa txalaparta zuengana hurbiltzea da, gure arbasoen instrumentuaz disfrutatu dezazuen eta aldi berean gure herriko kaleak girotu ttakunetan murgilduz, gurera hurbiltzen diren txalapartari eta lagunen arteko hartu-emana bultzatuz txalaparta hobeto ezagutu nahian.
Hortaz, gaurko protagonista bakarrak zeuek eta txalaparta zarete. Hurbildu zaitezte beraz jai honetara eta aprobetxa ezazue beldur barik jotzeko aukera paregabea, lotsa alde batera baztertuz.
Aurten, Algortako San Nicolás enparantza izango du gunea gure festak. Bertan txalapartaren doinuak entzuteko aukera izango duzue aldi berean zuek ere parte hartuz.
TXALAPARTA JO ETA JAIAREKIN GOZATU!!
EGITARAUA:
11:00 TXALAPARTA JAIAREN HASIERA.
GUNE EZBERDINEN IREKIERA
TXALAPARTA JOTZEKO AUKERA GUZTIONTZAT
- Umeentzako gunea.
- Hasi berrientzako gunea.
- Txalaparta saioen gunea.
Txalaparta inguruko informazio erakusketa (panelak)
Txalaparta txikiak egiteko tailerra
Txalapartaren inguruko tresnak erosteko gunea.
UKTEST elkartearen materialak erosteko gunea.
14:00 TXOTX: Sagardo dastaketa. TRIKITIXAZ LAGUNDUTA
15:00 BAZKARI HERRIKOIA
BERTSOLARIAK
17:00 Perkusio tailerra
19:00 Txalaparta ikuskizuna: HARRESIAN ZULO!!
JAIA BUKATZEKO HERRIKO KALEETAN ZEHAR KALEJIRA TXALAPARTA SAIOEZ LAGUNDUTA

















